Datu pertsonalak
Blogariaren Aurkezpena
Blogaren aurkezpena
Aurkitutako informazioa bildu, komunean jarri eta interesgarriena azpimarratzea da nire asmoa, blog honen bitartes, noski.
ESKOLETAN IKUSITAKOA
- Irakasleak ipuina irudi bitartez kontatzen du.
- Haurrari irudiak ematen dizio honek aztertu ondoren ipuina kontatu dezan.
- Irakasleak ipuina kontatuko du baina irudi bakoitzeko esaldi bakarra esanez. Haurrei galderak egingo dizkie ipuinari buruz. Prozesua egun batzuetan errepakatuko da eta, azkenik, haurrek esaldi horiek erabiliz antzeztuko dute, beraiek ere protagonista sentitu daitezen.
- Ulermena errazteko, eskolan kontatzen den ipuinak momentu horretan ematen den unitate didaktikoaren zerikusia izan dezala komeni da. kontaketa astiro, altu eta argi egin behar da, nabarmenduz. Haurrak parte har dezaten utzi.
BIDEOAN AURKITUTAKO TEKNIKAK
"Hizkuntza lantzeko baliabidea", Hezkuntza, unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz egina. EIMA II. Programa 1991. Bideo bilduma interesgarria iruditu zaigu. Berton, aurkezpenean dioenez "Beronen bidez zera lortu nahi litzateke: ez bakarrik baliabideen erabilpen-arloa aberaste, baizik eta batez ere aldaketa metodologikoa bultzatzea hizkuntzaren irakaskuntzan, berau dinamikoki lantzeko bideoak azpimarratuz. Sail honetako edukiak haur txikiekin lan egiten dutenentzat daude batez ere pentsatuta.
A. OBJETUEN LAGUNTZAZ IPUINAK KONTATU ETA SORTU.
Gelan umeak eserita argia itzali. Maleta batetan dauden objetuak atera eta ipuineko irudiak linterna baten bidez irakasleak argiztatzen dituelarik aztertuz joan.
Ipuina eta objetuen artean joku berriak sortzea da helburu, intriga eta misterioaz batera. Tentsioa ipuinaren hasieratik bukaeraraino mantenduz.
haurrak erabili ipuinen presentzia unkigarriago egiteko, aterkia zabaldu aterpe bat sortzeko edo bideoa erabili beste objetu bat bezala.
Jantzi berezia erabili, adibidez narratzaileak ez du arropa berezirik beharko baina ipuineko momentu batean eskularruak edo txapela jantzi ditzake, edo ura edateko txongila atera ipuinean objetu preziatua delako. Edo makila ipuinaren madarikazioak hobeto adierazteko.
Obetua kontalaria bera edo kontalariaren gorputz atal bat izan daiteke.
B. NOLA KONTATU IPUINA ERA ERAKARGARRI BATEZ.
- Ipuinak kontatzeko erritualak sortzea oso garrantzitsua da. Horrela, egoera eta leku jakin batean dagoenean umeak ipuin bat entzuteko prestatu behar duela jakingo du marka erreferentzialei esker. Egoera erritualizatuok umeari segurtasuna emango diote, honek ipuina ondo hasi eta hobeto amaitzea ahalbidetuko duelarik.
Adibidez. txinparta 12 aldiz jotzeko eskatu ume bati, 12 rarte zenbatuz, eta "hamabiak dira, orain ipuina kontatuko dugu" esanez.
- Komunikazioaren zirkulu biribila mantendu. (umeak borobil bat eginez jesarrita, adibidez).
- Ipuina kontatzerakoan bizia dela erakutsi behar diogu, liburua ere bizia dela. 1000 hots gordetzen dituela non umeek inurriek bezala korritzen duten alde batera eta bestera, lurralde fantastikoetan barrena. Konbentzimendu osoz kontatuz entzuten ari direnekin ere inplikatuz.
- Doinurik eta libururik egokienak aukeratuz.
-Estilorik zuzenena erabiliz.
-Ipuinaren egoera animiko bakoitza ondo nabarmenduz, adi adi segi dezaten ipuinaren trama, forma bariatuak eskeiniz, espanturik gabe, eroso sentiaraziz.
-Keinuz, imitazioz baliaturik. Onomatopeiak, elipsiak, errepikapenak, objetuak, kartak, agerikoak zein izkutukoak, zaldunak, erregeak, kopak errinozeronteak, etab. Txontxongiloak. Ipuinaren bukaera azken mugetaraino antolatuz.
- Ipuinean objetuak, eta umea bera ere, integratzea oso garrantzitsua da. Horrela, gure hitza umea buru-irudiak sortzera bultzatuz osatuko dugu, ulermena erraztu egingo delarik. Adib: gitarra poltsa zahar bat, balea izan daiteke eta kremailera irekiz ahoa lortuko dugu.
- Ipuinen erritmo narratiboak garrantzi handia dute. Baita ahots aldaketak ere.
- Onomatopeiak egiteak ere oso garrantzitsua da, ulermena era erraz eta grafikoago batean gerta dadin. Adib. KLIN KLAN KLIN KLAN Eskailerak igo nituen.
- Ipuina kontatzeko alde bietan marrazkiak dituen ipuina erabiliz gero, alde bateko estali.
- Unerik liluragarrienak, hitzak, keinuek eta begiradak, narratzailearen begirada, erritmo bera markatzen dutenean sortzen dira (errepikapena). Adibidez. Hiru txerrikumeen ipuinean berdinak diren dialogoak keinu, tonu eta abar berdinak erabiliz:
TOK TOK. Txerrikume! Zabaldu atea!
Ez eta ez! Zabaltzen badut jan egingo nauzu!
Ah! Bai? Ba orduan putz egin eta txea behera botako dut! PFFFF
- Eskuekin ipuinaren erritmoa markatzen da. Adibidez. Ipuin baten NIK HARI- (eman nion) eta HARK NIRI- (eman zidan) bezalako segida bat egitean, eskua ireki eta itxiz aurrera eta atzera eramango dugu.
- Enfatizatzen, ipuinaren egoera ezberdin bakoitza markatzen jakin behar da. Beti barneko denbora zirkularra errespetatuz, onomatopeia espresiboak erabiliz, ipuinaren hasieratik bukaeraraino. Gure presentzia osoa, gorputzaren presentzia osoa, mantenduz. une bakoitzan dastatuz, umeek txupatxuz bat dastatzen duten bezala.
- Ipuina irakasteko tresna moduan oso baliotsua da. umeak, alde batetik, entzuten eta arreta mantentzen ikasiko du eta, bestetik, ipuinaren bidez hizkuntza formak eta hainbat gauza irakats daitezke ipuina erabiliz.
- Dramatizatu egin dezakegu pertsonaien egoera animikoa hobeto agertu dadin (ahotsa, keinua...) eta isilunea erabili daiteke erritmoa azkartu eta moteldu dadin.
D. IPUINAK KONTATU MARRAZKIAK ERABILIZ
Ipuin osoko kontakizunak egiten dira, batere komentariorik gabe, zuzen-zuzenenan, ilustratzaile ezagun baten errotuladoreaz lagunduta, marra simple eta adierazgarrien bitartez. Haur guztientzat interesgarriak izan daitezke eta bereziki euskaraz espresatzen hasten diren haurrentzat, marrazkiaren irudia izango baitute lagungarri zein sostegu bisual gisa.
Teknika hau, Australian aurki daitezke, Walbiri eta Ananda deitutako talde indigenen artean, arearen gainean kontatzen eta marrazten zituzten marra esanguratzuetan.
Behin gizaseme bat euritan aurkitu zen.
Ez bustitzeko, kobazuloan sartu zen
Eta bi harri borobil aurkitu zituen barnekaldean
Eta beste kobazulo handiagoa
Eta bi haragi txuleta
- Joño, Joño, norentzat ote dira txuleta hauek?
Ipuin hauetan elementu ezagunekin jokatzen da, beste elementu ezagunak sortzeko. sorpresa, magia zein lilura, sinplea eta aberatsa, horretan datza hain zuzen, irakurketa ezberdin ugari ahalbidetzen duela.
Ipuin liburuak
Euskal Ipuinak
- Webgune honetan euskaraz dauden ipuin bi aurkituko dituzue, hondoko musikarekin lagunduta. Ipuin zaharrak dira, jatorriko herriko (Bergara eta Antzuola) jendearekin adostuak.
- Beste webgune honetan herri literatura aurkitu dezakezue: kontakizun klasikoak, ipuinak, antzerkiak, baladak...Orohar, antzinako testuak aurkituko dituzue.
Ipuinaren garrantzia gaurko munduan
unibertsu korapilatsu eta kaotiko bat, zeinetan normek
eta arauek azken bi mendeotan jasotako pentsamenduen
arauak zaharkitu eta baliogabetuak utzi dituzte.Testuinguru
honetan intuizio eta fantasiaren birbaloraketa bat ematen
da, kultura eta pentsaera urrunak jasotzeko gaitasuna
lantzen duten elementu bezala. Hau dela eta, ekintza
sortzaileak eta giza hezkuntza indartzeko beharra sortu da.
orientabide pasibo eta superfizialak arrisku bezala hartu
daitezke, zeinak beraien adierazpen garbiena, eskeintzen
diguten informazioaren kontrol ezean eta berarekin
dakarren alienazio mota berrian eta manipulazioan daude.
arazoak sortu ditzaken beste aspektu bat, kulturaren uniformitate
progresiboan eta bereiztasun nazionalen galtzean datza.
kontutan, eta bere baitan, aurrean aipatutako arazoak
atzeratu eta ezabatu nahi dituelarik eta hezkuntzaren
testuinguruan "medioa bereganatu" esaera trasmititzea.
Ipuin kontaketa ikastaroa
Haur txikiak dituzten gurasoei zein haurrekin lanean ari diren hezitzaileei
zuzendutako ikastaroa.
Ikastaroan ipuinen egitura ezezik, kontaketarako
euskarriak (ahozkoa, liburua) eta teknikak ere landuko dira. Ikastaroaren
amaieran lortu nahi dena ikasleak umeen aurrean ipuinak egoki kontatzeko gauza
izatea da, hau da, ipuin sortzaile eta kontatzaile trebe bihurtzea.
Astean
bi orduko saio bakarra izango da eta ikastaroaren iraupena, berriz, 24 ordukoa
da. Ikastaroaren amaieran ikasle guztiei ikastaroa egin duteneko agiria emango
zaie.
Bertan apuntatu nahi izan ezkero bete ezazue eskaera orria webgunean edo egin klik hemen.
Storyteller.net
Ipuinak Ingelesez
"EGIZU LO" ipuin eta kanten liburua
IPUINAK KONTATZEKO TEKNIKAK
Atal honetan agertuko diren ideiak egun eskoletan gehin erabiltzen diren gida didaktikoetatik hartu ditut. Horrela, hiru, lau eta bost urteko umeentzako Zubia Santillanak argitaraturiko gidoi didaktikoak kontsultatu ditugu. Idazteko orduan, azken honetako bost urtekoentzako gidoia hartu dut oinarritzat osatuena zela iruditu zaidalako. Honek ez du esan nahi ni guztiekin bat natorrenik, hau ondorioetarako utziko dut.
Hasiera batean eskolako unitate didaktikoetan gai hau nola tratatzen zen begiratu nuen. Ipuinak unitate didaktiko guztietan erabiltzen direla ikusi nuen. Unitate didaktiko gehienak gai baten inguruan lantzen dira, eta ipuinak ere unitate didaktikoaren gaiarekin zerikusia izaten du normalean. Unitate didaktiko gehienak nahiko antzekoak dira.
- Umeari erreferentzi marko bat eraikitzen lagundu behar diogu gero kontakizuna hobeto uler dezan.
- Ipuinaren gaiaren inguruan dakitena esatera bultzatu behar ditugu umeak, adibidez, galdera eginez.
- Irudiak erakutsi eta zer gertatu daitekeen galdetu. Hipotesiak egin guztien artean ipuinean zer gertatuko den asmatzeko, era honetako galderez lagunduta: Nor da edo nortzuk dira protagonistak? Non uste duzue gertatzen dela ipuina?...
B. NOLA KONTATU IPUINA.
- Hizkuntza: irakurri*, argi eta mantso, ipuinaren orrialde bakoitza eta hitz berrien asanahia azaldu.
- Laguntza: haurrei irudiei arretaz begiratzeko esan ( eta adierazi orrialdeak noiz pasatu behar dituzten bakoitzak bere ipuina duen kasuetan).
- Gertaera harrigarriak gertatzen diren pasarteei indar berezia ematea komeni da. horretarako, ahotsaren doinua aldatzeaz gain, eskuen eta besoen keinuen laguntza erabili daiteke irakurketan. Bestalde, pertsonaiak bereizteko ahots aldaketak egin daitezke pertsonaiaren izaeraren araberako ahotsak erabiliz.*
- Umearen parte hartzea bultzatu, lantzean etenak eginez, baina elkarrizketara joan barik. Honetarako, umeei nolabait parte hartzeko eskatuko diegu, adib., kanpai hotsa egiteko zerbaitekin soinua ateratzeko eskatuz, edo txotxongiloak erabiltzen bagaude momentu batzuetan pertsonaia arrisku batez abisatu dezatela eskatuz. galdera laburrak egitea beste aukera bat litzateke.
C. IPUINAK KONTATU ETA GERO ZER.
- Ipuinaren argumentuari buruzko galderak egin, ipuina ulertu dutela egiaztatzeko.
- Kontakizunaren jarraipena asmatu.
- Pertsonaiei buruzko galderak egin.
- Ipuineko hainbat esaldi eta hitzen esanahia finkatu.
- Umeak banan banan ipuinaren pasarteak kontatzen joango dira. (denok hitz egiteko). Horrela ume bat ipuina kontatzen hasiko da eta gero beste batek jarraituko du istorioa kontatzen. Edo trabatzen den umeetan, gertakariak ondo gogoratzen ez dituelako, beste bati laguntza eskatuko dio.
Aurrean aipatu dudana da gida hauetan agertzen dena normalean. Hau ikusirik, beste metodo batzuk zeuden ikustera joan nintzen. esan beharra dago material oso gutxi dagoela gai honen inguruan. ipuin bildma ugari aurkitu nuen eta baita beste gai batzuk lantzen zituenak ere, adibidez, ipuinen folklorea, irakurketa,... Baina ahozkoaz gutxi.
*Kontraesana Sara C. Bryantek eta Zubia Santillanak proposatzen dutenaren artean.
IPUINAK KONTATZEAN EGITEA KOMENI DENA
Sara C. Bryantek idatzitako eta 1983an argitaratutako El Arte de Contar Cuentos liburuan agertzen diren ideia nagusien laburpen bat da hau. Bertan, ipuin kontaketaren inguruan hainbat aholku eta teknika aurkitu ditut.
- Ipuinak irakurri eta kontatzearen arteko diferentzia: umeek nahiago dute ipuin bat kontatzea irakurtzea baino. Honek ez du esan nahi pertsonaien pentsamenduak garrantzirik ez duenik, baina ez dugu pentsamenduetan gehiegi zakondu behar. Bestela, istorio geldo bat lortuko dugu eta, ondorioz, umeak aspertu egingo dira. Honen justifikazioa:
- Narratzaileak interpretatzeko askea da, entzulea ordea hitzetara lotuta dago.
- Narratzailea libre da altxatu, mugitu, entzuleei begiratzeko etab.
- Kontatutako ipuina espontaneoagoa da.
Ipuinak entzutean umeak arreta mantentzen ikasten du, entzuten; bere arreta eta kontzentrazio gaitasuna garatzen joango delarik. Beraz, ipuina irakurtzea baino, kontatzea onetsi behar da. Kontaketaren bidez geroko ikasketetarako beharrezko diren trebeziak landuko ditugu eta. Nahiz eta egoera batzuetan irakurtzea komeniko den, hizkuntza idatzira hurbilpen bat egiteko.
- Umeen ipuinak aukeratzerakoan, ondoko ezaugarriak izan ditzatela bilatu behar dugu:
- Gertakari arinak. Gauza batzuk besteen atzean geratzea. Gakoa pertsonaien ekintzak dira, ez pentsatzen dutena. Kontaketa lineala da.
- Ahal den neurrian, umeek erraz uler dezaten prestatu behar da ipuina (irudien bidez, hizkuntza sinpleago...) umeen arreta mantentzeko, misterio pixka bat ematen saiatzea komeni da erakargarriago emateko. Azken hau, tonuaren bidez edo objetuei bizia emanez lor daiteke, besteak beste.
- Ulermena errazteko, ipuinean dauden elkarrizketak eskema baten errepikapena izan daitezkela komeni da. horrla, lehenengoan ulertu ez badu, ondorengoetan ulertzeko aukera izango du haurrak. garrantzitsua da ere hitz gakoak, pertsonaien izenak adibidez, sarritan errepika daitezela istorian zehar...
- Narratzaileak egin behar duena:
- Ipuinak ulertu eta bereganatu behar ditu.
- Ipuinak kontatzeko, gertakari garrantzitsuak ezagutu behar ditu, ez da hitzez hitz kontatu behar. Gertakariak ezagututa, norbera bere hitzez kontatuko du ipuina.
- Ipuin batek haurrengan interesik ez badu sortzen, ez da kontatu behar.
- Ipuinak baliorik ez duela eta ulertzeko zaila izango dela uste izanez gero, ez da kontatu behar. Entzuleek hau nabaritu egiten dute eta ipuinak ez duela entzuteko balioa uste izango dute.
- Umeak borobil-erdian kokatzea gomendatzen da, honek kontalaria ikustea erraztu eta, beraz, umeei arreta mantentzen lagunduko die.
- Ipuina kontatzen hasi aurretik isiltasuna lortu bahar da.
- Behin ipuina kontatzen hasita, ez da narrazioa eten behar. Honek ez du esan nahi etenik egingo ez denik, baina hauek laburrak izango dira eta ipuinean integratuta egongo dira. Adibidez, kanpai hotsa egiteko umeei txalo egiteko eskatu diezaiokegu, edo kontakizuna jarraitzen daudela ziurtatzeko galderaren bat egitea posible da.
- Ipuinak nola kontatu:
- Era erraz batean egin behar da kontakizuna, eta horrela umeak ipuina esfortzu gabe barneratuko du, edo behintzat hori izango da umeak duen inpresioa ipuinak kontatzean erabiltzen diren laguntzak direla medio. Azken finean, ez dugu ahaztu behar ipuina kontatzea dibertigarria izan behar dela, egin bitartean ikastea badaude ere.
- Mugimendu logikoa jarraitu behar da, ekintzak era lineal batean esan behar dira, batzuk besteen ostean gartatuko zireneko orden logikoan. Narratzaileak ipuina kontatzeko ahotsa, aurpegia eta mugimendua erabili ditzake.
- Espresio dramatikoa. Narratzailea pertsonaiekin identifikatuta sentitu behar da. Narratzaileak ez du ipuinean kontatzen den guztia interpretatuko, entzulea gertatzen dena imajinatzera bultzatuko du hitzaren eta keinuen bidez.
- Entzulea era lasai batean tratatuko dugu, egoeraren kontrola bagenu bezala.
- Ipuina plazer emaile bezala kontatu behar da, bestela entzuleak ez du interesik izango.
- Ez da ozenegi hitzegin behar.
- Artikulazio garbia erabili behar da, ondo ahoskatuz, astiro hitz eginez etab.
- Haurrak erraz ulertzeko testuek ezaugarri batzuk izan behar dituzte:
- Pertsonai kopuru mugatua.
- Pertsonaia eta objetu bereziak.
- Espazioko erlazio sinpleak.
- Gertaeren orden kronologikoa.
- Haurrei zuzentzerakoan doinu adierazgarria, keinu asko eta geldoago hitz egin behar dugu.
Haurrei Ipuinak nola kontatu
Honako hauek dira ipuinen inguruan dauden artikuluak:
- "Cómo contar cuentos a los niños"
- "Irakurtzen nola motibatu"
- "Los cuentos y la agresividad"