Ipuinak Ingelesez

Ipuinak kontatzearen garrantzia behin eta berriro azpimarratu dut blog honetan, hortaz, haurrei ipuinak kontatzeko baliabideak bilatzea interesgarria iruditzen zait. Gaur egungo umeak gainera, hainbat hizkuntzatan hezten direnez, ingelesez bilatzea ere aproposa delakoan Tell me a story webgunea proposatzen dizuet. Bertan ipuinak ingelesez agertzen dira, narratzaile eta guzti. Gainera, ipuin kontaketa laguntzen duten hondoko musikak ere badaude ipuin bakoitzean. Ingelesa irakasten duten maisu-andereñoentzat tresna interesgarria da beraz.

No hay comentarios: