Bildu ditugun materialetan dagoen informazioa ikusita, argi dago ipuinak kontatzea oso aberasgarria izan daitekeela, baldin eta ondo egiten bada. Ipuina entzulean, umeak hizkuntzaren hainbat aspektu ikasteaz gain, geroko ikasketetan garrantzitsu izango diren trebezia batzuk ere ikasi ahal izango ditu. Adibidez, arreta mantentzea.
Ipuin bat kontatzerako orduan ematen diren pausuak aurretik ondo pentsatuta burutu behar dira, umearen garapenerako ahalik eta esanguratsuen izango diren metodoak etab. erabiliz. Ikusi dugunaren arabera, ipuina kontatu aurretik eta atzetik ere ekintza batzuk egitea komeni da.
Lehenengo, ipuina kontatu aurretik, irakasleak, batetik, ipuina prestatu beharko du zein kontatu erabakiz, ipuineko gertakari garrantzitsuenak barneratuz, ipuina kontatzerako orduan erabiliko dituen elementu edo gauzak aurreikusiz etab. Bestetik, beharrezko baderitzo, umeekin landu dezake ipuinean agertuko den hiztegia edo gaia gero umeek errazago uler dezaten narrazioa.
Ondoren, ipuina kontatzera doanean, irakasleak giro aproposa sortu beharko du umeak lasai eta adi egon daitezen. honetarako komenigarria izaten da egoera erritualizatuak sortzea umeek ipuin bat entzungo dutela jakin dezaten. Behin egoera lasaia lortuta, irakaslea ipuina kontatzen hasiko da aurretik erabilitako elementu, gauza etab. erabiliz.
Azkenik, ipuina kontatu ondoren, umeek ipuina ulertu dutela ziurtatuko du irakasleak beraiekin hainbat ekintza eta jarduera eginez.
Ikertu dudanean ikusi dudanaren arabera, ipuin batek umeengan interesik sortzen ez badu, hau alde batera utzi beharko da. Gainera, ez da komeni ipuin bera aste bete baino gehiago lantzen egotea, umeek interesa galduko lukete eta. Nahiz eta, azken honetan, salbuespenak egon daitezke.
Beraz, hau da material guztia aztertu ondoren, liburuetan irakurritakoa eta bideoetan ikusitakoa bilduta irakasleari egitea gomendatzen zaiona. Beste era batera esanda, lan honetan atal batzuetan teoria biltzen da, eta nire iritziz irakasleak teoriatik harago joan behar du. ipuina kontatzea praktikan jartzean, teknika batzuk aukeratu eta beste batzuk alde batera utziko ditu umeen arabera edota bere izaera eta lan egiteko eraren arabera. Garrantzitsuena, irakaslea ipuinak kontatzean gustura sentitu dadila da, hau horrela ez bada umeek nabaritu egingo dute eta ez dute ipuinarekin behar beste plazer lortuko.
Bukatzeko, Haur Hezkuntzan ipuinak kontatzea oso garrantzitsua dela uste dugula esan beharra dago. honetarako irakasleak trebakuntza bat izatea komenigarria da, zenbat eta ipuin gehiago kontatu orduan eta teknika eta errekurtso gehiago, eta hobeak, bereganatuko ditu eta. ez dago dudarik ipuinak kontatzea ikasi beharreko arte bat dela.