"Hizkuntza lantzeko baliabidea", Hezkuntza, unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz egina. EIMA II. Programa 1991. Bideo bilduma interesgarria iruditu zaigu. Berton, aurkezpenean dioenez "Beronen bidez zera lortu nahi litzateke: ez bakarrik baliabideen erabilpen-arloa aberaste, baizik eta batez ere aldaketa metodologikoa bultzatzea hizkuntzaren irakaskuntzan, berau dinamikoki lantzeko bideoak azpimarratuz. Sail honetako edukiak haur txikiekin lan egiten dutenentzat daude batez ere pentsatuta.
A. OBJETUEN LAGUNTZAZ IPUINAK KONTATU ETA SORTU.
Gelan umeak eserita argia itzali. Maleta batetan dauden objetuak atera eta ipuineko irudiak linterna baten bidez irakasleak argiztatzen dituelarik aztertuz joan.
Ipuina eta objetuen artean joku berriak sortzea da helburu, intriga eta misterioaz batera. Tentsioa ipuinaren hasieratik bukaeraraino mantenduz.
haurrak erabili ipuinen presentzia unkigarriago egiteko, aterkia zabaldu aterpe bat sortzeko edo bideoa erabili beste objetu bat bezala.
Jantzi berezia erabili, adibidez narratzaileak ez du arropa berezirik beharko baina ipuineko momentu batean eskularruak edo txapela jantzi ditzake, edo ura edateko txongila atera ipuinean objetu preziatua delako. Edo makila ipuinaren madarikazioak hobeto adierazteko.
Obetua kontalaria bera edo kontalariaren gorputz atal bat izan daiteke.
B. NOLA KONTATU IPUINA ERA ERAKARGARRI BATEZ.
- Ipuinak kontatzeko erritualak sortzea oso garrantzitsua da. Horrela, egoera eta leku jakin batean dagoenean umeak ipuin bat entzuteko prestatu behar duela jakingo du marka erreferentzialei esker. Egoera erritualizatuok umeari segurtasuna emango diote, honek ipuina ondo hasi eta hobeto amaitzea ahalbidetuko duelarik.
Adibidez. txinparta 12 aldiz jotzeko eskatu ume bati, 12 rarte zenbatuz, eta "hamabiak dira, orain ipuina kontatuko dugu" esanez.
- Komunikazioaren zirkulu biribila mantendu. (umeak borobil bat eginez jesarrita, adibidez).
- Ipuina kontatzerakoan bizia dela erakutsi behar diogu, liburua ere bizia dela. 1000 hots gordetzen dituela non umeek inurriek bezala korritzen duten alde batera eta bestera, lurralde fantastikoetan barrena. Konbentzimendu osoz kontatuz entzuten ari direnekin ere inplikatuz.
- Doinurik eta libururik egokienak aukeratuz.
-Estilorik zuzenena erabiliz.
-Ipuinaren egoera animiko bakoitza ondo nabarmenduz, adi adi segi dezaten ipuinaren trama, forma bariatuak eskeiniz, espanturik gabe, eroso sentiaraziz.
-Keinuz, imitazioz baliaturik. Onomatopeiak, elipsiak, errepikapenak, objetuak, kartak, agerikoak zein izkutukoak, zaldunak, erregeak, kopak errinozeronteak, etab. Txontxongiloak. Ipuinaren bukaera azken mugetaraino antolatuz.
- Ipuinean objetuak, eta umea bera ere, integratzea oso garrantzitsua da. Horrela, gure hitza umea buru-irudiak sortzera bultzatuz osatuko dugu, ulermena erraztu egingo delarik. Adib: gitarra poltsa zahar bat, balea izan daiteke eta kremailera irekiz ahoa lortuko dugu.
- Ipuinen erritmo narratiboak garrantzi handia dute. Baita ahots aldaketak ere.
- Onomatopeiak egiteak ere oso garrantzitsua da, ulermena era erraz eta grafikoago batean gerta dadin. Adib. KLIN KLAN KLIN KLAN Eskailerak igo nituen.
- Ipuina kontatzeko alde bietan marrazkiak dituen ipuina erabiliz gero, alde bateko estali.
- Unerik liluragarrienak, hitzak, keinuek eta begiradak, narratzailearen begirada, erritmo bera markatzen dutenean sortzen dira (errepikapena). Adibidez. Hiru txerrikumeen ipuinean berdinak diren dialogoak keinu, tonu eta abar berdinak erabiliz:
TOK TOK. Txerrikume! Zabaldu atea!
Ez eta ez! Zabaltzen badut jan egingo nauzu!
Ah! Bai? Ba orduan putz egin eta txea behera botako dut! PFFFF
- Eskuekin ipuinaren erritmoa markatzen da. Adibidez. Ipuin baten NIK HARI- (eman nion) eta HARK NIRI- (eman zidan) bezalako segida bat egitean, eskua ireki eta itxiz aurrera eta atzera eramango dugu.
- Enfatizatzen, ipuinaren egoera ezberdin bakoitza markatzen jakin behar da. Beti barneko denbora zirkularra errespetatuz, onomatopeia espresiboak erabiliz, ipuinaren hasieratik bukaeraraino. Gure presentzia osoa, gorputzaren presentzia osoa, mantenduz. une bakoitzan dastatuz, umeek txupatxuz bat dastatzen duten bezala.
- Ipuina irakasteko tresna moduan oso baliotsua da. umeak, alde batetik, entzuten eta arreta mantentzen ikasiko du eta, bestetik, ipuinaren bidez hizkuntza formak eta hainbat gauza irakats daitezke ipuina erabiliz.
- Dramatizatu egin dezakegu pertsonaien egoera animikoa hobeto agertu dadin (ahotsa, keinua...) eta isilunea erabili daiteke erritmoa azkartu eta moteldu dadin.
D. IPUINAK KONTATU MARRAZKIAK ERABILIZ
Ipuin osoko kontakizunak egiten dira, batere komentariorik gabe, zuzen-zuzenenan, ilustratzaile ezagun baten errotuladoreaz lagunduta, marra simple eta adierazgarrien bitartez. Haur guztientzat interesgarriak izan daitezke eta bereziki euskaraz espresatzen hasten diren haurrentzat, marrazkiaren irudia izango baitute lagungarri zein sostegu bisual gisa.
Teknika hau, Australian aurki daitezke, Walbiri eta Ananda deitutako talde indigenen artean, arearen gainean kontatzen eta marrazten zituzten marra esanguratzuetan.
Behin gizaseme bat euritan aurkitu zen.
Ez bustitzeko, kobazuloan sartu zen
Eta bi harri borobil aurkitu zituen barnekaldean
Eta beste kobazulo handiagoa
Eta bi haragi txuleta
- Joño, Joño, norentzat ote dira txuleta hauek?
Ipuin hauetan elementu ezagunekin jokatzen da, beste elementu ezagunak sortzeko. sorpresa, magia zein lilura, sinplea eta aberatsa, horretan datza hain zuzen, irakurketa ezberdin ugari ahalbidetzen duela.