Blogariaren Aurkezpena





Irune Bodon Bilbao naiz, Haur Hezkuntzarako Irakaskuntza ikaslea naiz eta 3.mailan nago. Haurrekin lan egitea izugarri gustatzen zait, horrexegaitik eta nire Curriculum Vitae osatzeko, Aisialdirako Begirale ikastaroa egiten nabil. Horrez gain, biki batzuk zaintzen lan egiten dut eta haiei ipuin asko kontatzen diedanez, ipuinei buruzko blog hau zabaltzea ideia ona iruditu zait. Besterik gabe, baliagarria izatea espero dut.

Blogaren aurkezpena

Hasieran aukeratu nuen gaia zentzumenak izan zen. Baina gehiago pentsatu eta gero, gaia aldatzea erabaki nuen.
Lantzeko aukeratu dudan gaia “Ipuinak ulertarazteko mekanismoak” da, hain zuzen ere, ipuinak kontatzeko zenbat era dauden eta nola kontatu behar diren. Interesgarri iruditu zait gai honen inguruan lan egitea Haur Hezkuntzan ipuinak duen garrantzia ikusirik. Irakasleentzat baliabide edo tresna erabilgarria da, eta beraz, mekanismo ezberdinak ezagutzea eta hauetan trebatzea ezinbestekoa da, nire ustez.
Hasiera batean, galdera hauek erantzuten saiatu naiz: zenbat era ezberdin daude ipuinak lantzeko? Irakurri ala kontatu? irakaslea zertan trebatu behar da? Hauek erantzuten saiatu naizen bitartean galdera gehiago sortu zaizkit.
Aurkitutako informazioa bildu, komunean jarri eta interesgarriena azpimarratzea da nire asmoa, blog honen bitartes, noski.

ESKOLETAN IKUSITAKOA

Practicumean egon garenean ikusi duguna komunean jarri dut eta irakasle guztiek gutxi gora behera prozesu berdina erabiltzen zutela ikusi dut. Hau da ikusi duguna:
  • Irakasleak ipuina irudi bitartez kontatzen du.
  • Haurrari irudiak ematen dizio honek aztertu ondoren ipuina kontatu dezan.
  • Irakasleak ipuina kontatuko du baina irudi bakoitzeko esaldi bakarra esanez. Haurrei galderak egingo dizkie ipuinari buruz. Prozesua egun batzuetan errepakatuko da eta, azkenik, haurrek esaldi horiek erabiliz antzeztuko dute, beraiek ere protagonista sentitu daitezen.
  • Ulermena errazteko, eskolan kontatzen den ipuinak momentu horretan ematen den unitate didaktikoaren zerikusia izan dezala komeni da. kontaketa astiro, altu eta argi egin behar da, nabarmenduz. Haurrak parte har dezaten utzi.