Atal honetan agertuko diren ideiak egun eskoletan gehin erabiltzen diren gida didaktikoetatik hartu ditut. Horrela, hiru, lau eta bost urteko umeentzako Zubia Santillanak argitaraturiko gidoi didaktikoak kontsultatu ditugu. Idazteko orduan, azken honetako bost urtekoentzako gidoia hartu dut oinarritzat osatuena zela iruditu zaidalako. Honek ez du esan nahi ni guztiekin bat natorrenik, hau ondorioetarako utziko dut.
Hasiera batean eskolako unitate didaktikoetan gai hau nola tratatzen zen begiratu nuen. Ipuinak unitate didaktiko guztietan erabiltzen direla ikusi nuen. Unitate didaktiko gehienak gai baten inguruan lantzen dira, eta ipuinak ere unitate didaktikoaren gaiarekin zerikusia izaten du normalean. Unitate didaktiko gehienak nahiko antzekoak dira.
- Umeari erreferentzi marko bat eraikitzen lagundu behar diogu gero kontakizuna hobeto uler dezan.
- Ipuinaren gaiaren inguruan dakitena esatera bultzatu behar ditugu umeak, adibidez, galdera eginez.
- Irudiak erakutsi eta zer gertatu daitekeen galdetu. Hipotesiak egin guztien artean ipuinean zer gertatuko den asmatzeko, era honetako galderez lagunduta: Nor da edo nortzuk dira protagonistak? Non uste duzue gertatzen dela ipuina?...
B. NOLA KONTATU IPUINA.
- Hizkuntza: irakurri*, argi eta mantso, ipuinaren orrialde bakoitza eta hitz berrien asanahia azaldu.
- Laguntza: haurrei irudiei arretaz begiratzeko esan ( eta adierazi orrialdeak noiz pasatu behar dituzten bakoitzak bere ipuina duen kasuetan).
- Gertaera harrigarriak gertatzen diren pasarteei indar berezia ematea komeni da. horretarako, ahotsaren doinua aldatzeaz gain, eskuen eta besoen keinuen laguntza erabili daiteke irakurketan. Bestalde, pertsonaiak bereizteko ahots aldaketak egin daitezke pertsonaiaren izaeraren araberako ahotsak erabiliz.*
- Umearen parte hartzea bultzatu, lantzean etenak eginez, baina elkarrizketara joan barik. Honetarako, umeei nolabait parte hartzeko eskatuko diegu, adib., kanpai hotsa egiteko zerbaitekin soinua ateratzeko eskatuz, edo txotxongiloak erabiltzen bagaude momentu batzuetan pertsonaia arrisku batez abisatu dezatela eskatuz. galdera laburrak egitea beste aukera bat litzateke.
C. IPUINAK KONTATU ETA GERO ZER.
- Ipuinaren argumentuari buruzko galderak egin, ipuina ulertu dutela egiaztatzeko.
- Kontakizunaren jarraipena asmatu.
- Pertsonaiei buruzko galderak egin.
- Ipuineko hainbat esaldi eta hitzen esanahia finkatu.
- Umeak banan banan ipuinaren pasarteak kontatzen joango dira. (denok hitz egiteko). Horrela ume bat ipuina kontatzen hasiko da eta gero beste batek jarraituko du istorioa kontatzen. Edo trabatzen den umeetan, gertakariak ondo gogoratzen ez dituelako, beste bati laguntza eskatuko dio.
Aurrean aipatu dudana da gida hauetan agertzen dena normalean. Hau ikusirik, beste metodo batzuk zeuden ikustera joan nintzen. esan beharra dago material oso gutxi dagoela gai honen inguruan. ipuin bildma ugari aurkitu nuen eta baita beste gai batzuk lantzen zituenak ere, adibidez, ipuinen folklorea, irakurketa,... Baina ahozkoaz gutxi.
*Kontraesana Sara C. Bryantek eta Zubia Santillanak proposatzen dutenaren artean.