IPUINAK KONTATZEAN EGITEA KOMENI DENA


Sara C. Bryantek idatzitako eta 1983an argitaratutako El Arte de Contar Cuentos liburuan agertzen diren ideia nagusien laburpen bat da hau. Bertan, ipuin kontaketaren inguruan hainbat aholku eta teknika aurkitu ditut.
  • Ipuinak irakurri eta kontatzearen arteko diferentzia: umeek nahiago dute ipuin bat kontatzea irakurtzea baino. Honek ez du esan nahi pertsonaien pentsamenduak garrantzirik ez duenik, baina ez dugu pentsamenduetan gehiegi zakondu behar. Bestela, istorio geldo bat lortuko dugu eta, ondorioz, umeak aspertu egingo dira. Honen justifikazioa:

- Narratzaileak interpretatzeko askea da, entzulea ordea hitzetara lotuta dago.

- Narratzailea libre da altxatu, mugitu, entzuleei begiratzeko etab.

- Kontatutako ipuina espontaneoagoa da.

Ipuinak entzutean umeak arreta mantentzen ikasten du, entzuten; bere arreta eta kontzentrazio gaitasuna garatzen joango delarik. Beraz, ipuina irakurtzea baino, kontatzea onetsi behar da. Kontaketaren bidez geroko ikasketetarako beharrezko diren trebeziak landuko ditugu eta. Nahiz eta egoera batzuetan irakurtzea komeniko den, hizkuntza idatzira hurbilpen bat egiteko.

  • Umeen ipuinak aukeratzerakoan, ondoko ezaugarriak izan ditzatela bilatu behar dugu:

- Gertakari arinak. Gauza batzuk besteen atzean geratzea. Gakoa pertsonaien ekintzak dira, ez pentsatzen dutena. Kontaketa lineala da.

- Ahal den neurrian, umeek erraz uler dezaten prestatu behar da ipuina (irudien bidez, hizkuntza sinpleago...) umeen arreta mantentzeko, misterio pixka bat ematen saiatzea komeni da erakargarriago emateko. Azken hau, tonuaren bidez edo objetuei bizia emanez lor daiteke, besteak beste.

- Ulermena errazteko, ipuinean dauden elkarrizketak eskema baten errepikapena izan daitezkela komeni da. horrla, lehenengoan ulertu ez badu, ondorengoetan ulertzeko aukera izango du haurrak. garrantzitsua da ere hitz gakoak, pertsonaien izenak adibidez, sarritan errepika daitezela istorian zehar...

  • Narratzaileak egin behar duena:

- Ipuinak ulertu eta bereganatu behar ditu.

- Ipuinak kontatzeko, gertakari garrantzitsuak ezagutu behar ditu, ez da hitzez hitz kontatu behar. Gertakariak ezagututa, norbera bere hitzez kontatuko du ipuina.

- Ipuin batek haurrengan interesik ez badu sortzen, ez da kontatu behar.

- Ipuinak baliorik ez duela eta ulertzeko zaila izango dela uste izanez gero, ez da kontatu behar. Entzuleek hau nabaritu egiten dute eta ipuinak ez duela entzuteko balioa uste izango dute.

- Umeak borobil-erdian kokatzea gomendatzen da, honek kontalaria ikustea erraztu eta, beraz, umeei arreta mantentzen lagunduko die.

- Ipuina kontatzen hasi aurretik isiltasuna lortu bahar da.

- Behin ipuina kontatzen hasita, ez da narrazioa eten behar. Honek ez du esan nahi etenik egingo ez denik, baina hauek laburrak izango dira eta ipuinean integratuta egongo dira. Adibidez, kanpai hotsa egiteko umeei txalo egiteko eskatu diezaiokegu, edo kontakizuna jarraitzen daudela ziurtatzeko galderaren bat egitea posible da.

  • Ipuinak nola kontatu:

- Era erraz batean egin behar da kontakizuna, eta horrela umeak ipuina esfortzu gabe barneratuko du, edo behintzat hori izango da umeak duen inpresioa ipuinak kontatzean erabiltzen diren laguntzak direla medio. Azken finean, ez dugu ahaztu behar ipuina kontatzea dibertigarria izan behar dela, egin bitartean ikastea badaude ere.

- Mugimendu logikoa jarraitu behar da, ekintzak era lineal batean esan behar dira, batzuk besteen ostean gartatuko zireneko orden logikoan. Narratzaileak ipuina kontatzeko ahotsa, aurpegia eta mugimendua erabili ditzake.

- Espresio dramatikoa. Narratzailea pertsonaiekin identifikatuta sentitu behar da. Narratzaileak ez du ipuinean kontatzen den guztia interpretatuko, entzulea gertatzen dena imajinatzera bultzatuko du hitzaren eta keinuen bidez.

- Entzulea era lasai batean tratatuko dugu, egoeraren kontrola bagenu bezala.

- Ipuina plazer emaile bezala kontatu behar da, bestela entzuleak ez du interesik izango.

- Ez da ozenegi hitzegin behar.

- Artikulazio garbia erabili behar da, ondo ahoskatuz, astiro hitz eginez etab.

  • Haurrak erraz ulertzeko testuek ezaugarri batzuk izan behar dituzte:

- Pertsonai kopuru mugatua.

- Pertsonaia eta objetu bereziak.

- Espazioko erlazio sinpleak.

- Gertaeren orden kronologikoa.

  • Haurrei zuzentzerakoan doinu adierazgarria, keinu asko eta geldoago hitz egin behar dugu.

No hay comentarios: