Storyteller.net

Hamar urteko historia duen webgunea da www.storyteller.net eta bertan ipuinen munduari buruzko hamaika gauza topa ditzakegu. Hainbat artikulu daude ipuin kontaketaren inguruan eta liburuei buruzko sarrerak ere idazten dituzte. Horretaz gain, ipuinak entzun daitezke, ipuin kontalariak bilatu, liburuak erosi eta bar luzea. Webgunea ingelesez dago eta bertan agertzen diren baliabideak ere, hala ere, ipuin kontalariak bilatzeko aukera dago hainbat herrialde desberdinetan. Hortaz, ipuin kontaketan geure burua trebatu edo profesionalak kontratatzeko gune egokia izan daiteke Storyteller.

No hay comentarios: