IPUINAK KONTATZEKO TEKNIKAK

UNITATE DIDAKTIKO GEHIENETAN AURKITUTAKOA

Atal honetan agertuko diren ideiak egun eskoletan gehin erabiltzen diren gida didaktikoetatik hartu ditut. Horrela, hiru, lau eta bost urteko umeentzako Zubia Santillanak argitaraturiko gidoi didaktikoak kontsultatu ditugu. Idazteko orduan, azken honetako bost urtekoentzako gidoia hartu dut oinarritzat osatuena zela iruditu zaidalako. Honek ez du esan nahi ni guztiekin bat natorrenik, hau ondorioetarako utziko dut.
Hasiera batean eskolako unitate didaktikoetan gai hau nola tratatzen zen begiratu nuen. Ipuinak unitate didaktiko guztietan erabiltzen direla ikusi nuen. Unitate didaktiko gehienak gai baten inguruan lantzen dira, eta ipuinak ere unitate didaktikoaren gaiarekin zerikusia izaten du normalean. Unitate didaktiko gehienak nahiko antzekoak dira.

Normalean ipuina agertzen da, bai idatziz eta bai CD tan. Azken urteotan ordenagailuarekin lantzeko ere CD ak daude. (hauek ez ditut aztertu).

Irakasleen gidetan ipuinak lantzeko hiru puntu agertzen dira normalean.

A. IPUINAK KONTATZEKO AURRETIKO EKINTZAK.

  • Umeari erreferentzi marko bat eraikitzen lagundu behar diogu gero kontakizuna hobeto uler dezan.
  • Ipuinaren gaiaren inguruan dakitena esatera bultzatu behar ditugu umeak, adibidez, galdera eginez.
  • Irudiak erakutsi eta zer gertatu daitekeen galdetu. Hipotesiak egin guztien artean ipuinean zer gertatuko den asmatzeko, era honetako galderez lagunduta: Nor da edo nortzuk dira protagonistak? Non uste duzue gertatzen dela ipuina?...


B. NOLA KONTATU IPUINA.

  • Hizkuntza: irakurri*, argi eta mantso, ipuinaren orrialde bakoitza eta hitz berrien asanahia azaldu.
  • Laguntza: haurrei irudiei arretaz begiratzeko esan ( eta adierazi orrialdeak noiz pasatu behar dituzten bakoitzak bere ipuina duen kasuetan).
  • Gertaera harrigarriak gertatzen diren pasarteei indar berezia ematea komeni da. horretarako, ahotsaren doinua aldatzeaz gain, eskuen eta besoen keinuen laguntza erabili daiteke irakurketan. Bestalde, pertsonaiak bereizteko ahots aldaketak egin daitezke pertsonaiaren izaeraren araberako ahotsak erabiliz.*
  • Umearen parte hartzea bultzatu, lantzean etenak eginez, baina elkarrizketara joan barik. Honetarako, umeei nolabait parte hartzeko eskatuko diegu, adib., kanpai hotsa egiteko zerbaitekin soinua ateratzeko eskatuz, edo txotxongiloak erabiltzen bagaude momentu batzuetan pertsonaia arrisku batez abisatu dezatela eskatuz. galdera laburrak egitea beste aukera bat litzateke.

C. IPUINAK KONTATU ETA GERO ZER.


  • Ipuinaren argumentuari buruzko galderak egin, ipuina ulertu dutela egiaztatzeko.

  • Kontakizunaren jarraipena asmatu.

  • Pertsonaiei buruzko galderak egin.
  • Ipuineko hainbat esaldi eta hitzen esanahia finkatu.
  • Umeak banan banan ipuinaren pasarteak kontatzen joango dira. (denok hitz egiteko). Horrela ume bat ipuina kontatzen hasiko da eta gero beste batek jarraituko du istorioa kontatzen. Edo trabatzen den umeetan, gertakariak ondo gogoratzen ez dituelako, beste bati laguntza eskatuko dio.

Aurrean aipatu dudana da gida hauetan agertzen dena normalean. Hau ikusirik, beste metodo batzuk zeuden ikustera joan nintzen. esan beharra dago material oso gutxi dagoela gai honen inguruan. ipuin bildma ugari aurkitu nuen eta baita beste gai batzuk lantzen zituenak ere, adibidez, ipuinen folklorea, irakurketa,... Baina ahozkoaz gutxi.

*Kontraesana Sara C. Bryantek eta Zubia Santillanak proposatzen dutenaren artean.


IPUINAK KONTATZEAN EGITEA KOMENI DENA


Sara C. Bryantek idatzitako eta 1983an argitaratutako El Arte de Contar Cuentos liburuan agertzen diren ideia nagusien laburpen bat da hau. Bertan, ipuin kontaketaren inguruan hainbat aholku eta teknika aurkitu ditut.
  • Ipuinak irakurri eta kontatzearen arteko diferentzia: umeek nahiago dute ipuin bat kontatzea irakurtzea baino. Honek ez du esan nahi pertsonaien pentsamenduak garrantzirik ez duenik, baina ez dugu pentsamenduetan gehiegi zakondu behar. Bestela, istorio geldo bat lortuko dugu eta, ondorioz, umeak aspertu egingo dira. Honen justifikazioa:

- Narratzaileak interpretatzeko askea da, entzulea ordea hitzetara lotuta dago.

- Narratzailea libre da altxatu, mugitu, entzuleei begiratzeko etab.

- Kontatutako ipuina espontaneoagoa da.

Ipuinak entzutean umeak arreta mantentzen ikasten du, entzuten; bere arreta eta kontzentrazio gaitasuna garatzen joango delarik. Beraz, ipuina irakurtzea baino, kontatzea onetsi behar da. Kontaketaren bidez geroko ikasketetarako beharrezko diren trebeziak landuko ditugu eta. Nahiz eta egoera batzuetan irakurtzea komeniko den, hizkuntza idatzira hurbilpen bat egiteko.

  • Umeen ipuinak aukeratzerakoan, ondoko ezaugarriak izan ditzatela bilatu behar dugu:

- Gertakari arinak. Gauza batzuk besteen atzean geratzea. Gakoa pertsonaien ekintzak dira, ez pentsatzen dutena. Kontaketa lineala da.

- Ahal den neurrian, umeek erraz uler dezaten prestatu behar da ipuina (irudien bidez, hizkuntza sinpleago...) umeen arreta mantentzeko, misterio pixka bat ematen saiatzea komeni da erakargarriago emateko. Azken hau, tonuaren bidez edo objetuei bizia emanez lor daiteke, besteak beste.

- Ulermena errazteko, ipuinean dauden elkarrizketak eskema baten errepikapena izan daitezkela komeni da. horrla, lehenengoan ulertu ez badu, ondorengoetan ulertzeko aukera izango du haurrak. garrantzitsua da ere hitz gakoak, pertsonaien izenak adibidez, sarritan errepika daitezela istorian zehar...

  • Narratzaileak egin behar duena:

- Ipuinak ulertu eta bereganatu behar ditu.

- Ipuinak kontatzeko, gertakari garrantzitsuak ezagutu behar ditu, ez da hitzez hitz kontatu behar. Gertakariak ezagututa, norbera bere hitzez kontatuko du ipuina.

- Ipuin batek haurrengan interesik ez badu sortzen, ez da kontatu behar.

- Ipuinak baliorik ez duela eta ulertzeko zaila izango dela uste izanez gero, ez da kontatu behar. Entzuleek hau nabaritu egiten dute eta ipuinak ez duela entzuteko balioa uste izango dute.

- Umeak borobil-erdian kokatzea gomendatzen da, honek kontalaria ikustea erraztu eta, beraz, umeei arreta mantentzen lagunduko die.

- Ipuina kontatzen hasi aurretik isiltasuna lortu bahar da.

- Behin ipuina kontatzen hasita, ez da narrazioa eten behar. Honek ez du esan nahi etenik egingo ez denik, baina hauek laburrak izango dira eta ipuinean integratuta egongo dira. Adibidez, kanpai hotsa egiteko umeei txalo egiteko eskatu diezaiokegu, edo kontakizuna jarraitzen daudela ziurtatzeko galderaren bat egitea posible da.

  • Ipuinak nola kontatu:

- Era erraz batean egin behar da kontakizuna, eta horrela umeak ipuina esfortzu gabe barneratuko du, edo behintzat hori izango da umeak duen inpresioa ipuinak kontatzean erabiltzen diren laguntzak direla medio. Azken finean, ez dugu ahaztu behar ipuina kontatzea dibertigarria izan behar dela, egin bitartean ikastea badaude ere.

- Mugimendu logikoa jarraitu behar da, ekintzak era lineal batean esan behar dira, batzuk besteen ostean gartatuko zireneko orden logikoan. Narratzaileak ipuina kontatzeko ahotsa, aurpegia eta mugimendua erabili ditzake.

- Espresio dramatikoa. Narratzailea pertsonaiekin identifikatuta sentitu behar da. Narratzaileak ez du ipuinean kontatzen den guztia interpretatuko, entzulea gertatzen dena imajinatzera bultzatuko du hitzaren eta keinuen bidez.

- Entzulea era lasai batean tratatuko dugu, egoeraren kontrola bagenu bezala.

- Ipuina plazer emaile bezala kontatu behar da, bestela entzuleak ez du interesik izango.

- Ez da ozenegi hitzegin behar.

- Artikulazio garbia erabili behar da, ondo ahoskatuz, astiro hitz eginez etab.

  • Haurrak erraz ulertzeko testuek ezaugarri batzuk izan behar dituzte:

- Pertsonai kopuru mugatua.

- Pertsonaia eta objetu bereziak.

- Espazioko erlazio sinpleak.

- Gertaeren orden kronologikoa.

  • Haurrei zuzentzerakoan doinu adierazgarria, keinu asko eta geldoago hitz egin behar dugu.

Haurrei Ipuinak nola kontatu

Ipuinen inguruan hitz egiten duten hainbat artikulu aurkitu ditut www.axular.net webgunean. Gurasoentzako hezkuntza gida antzeko bat da eta bertan, ipunei buruzko hiru artikulu daude. Euskaraz edo gazteleraz dauden artikuluak aurkitu ditzakeguz bertan, eta deskargatzeko aukera dago(PDF,PPT edo ZIP formatuetan, artikuluaren arabera).

Honako hauek dira ipuinen inguruan dauden artikuluak:
- "Cómo contar cuentos a los niños"
- "Irakurtzen nola motibatu"
- "Los cuentos y la agresividad"

El arte de contar cuentos

Kultura desberdinetak ipuin kontaketa tradizioan oso errotuta dagoen zerbait da. Munduko herrialde desberdinetan agureek kontatu izan ohi dituzte haurrentzako ipuinak eta jakituria transmititzeko tresna garrantzitsua izan da belaunaldi askotan. Horrekin harremanetan, Platricia Glinton-Meicholas-ek emandako hitzaldi batean Bahamaseko ipuin kontaketaren historia eta honen garrantziaz hitz egin zuen. Bahamasko ahozko tradizioaren errepaso labur bat egiten du bere hitzaldian.

ONDORIOAK

Bildu ditugun materialetan dagoen informazioa ikusita, argi dago ipuinak kontatzea oso aberasgarria izan daitekeela, baldin eta ondo egiten bada. Ipuina entzulean, umeak hizkuntzaren hainbat aspektu ikasteaz gain, geroko ikasketetan garrantzitsu izango diren trebezia batzuk ere ikasi ahal izango ditu. Adibidez, arreta mantentzea.


Ipuin bat kontatzerako orduan ematen diren pausuak aurretik ondo pentsatuta burutu behar dira, umearen garapenerako ahalik eta esanguratsuen izango diren metodoak etab. erabiliz. Ikusi dugunaren arabera, ipuina kontatu aurretik eta atzetik ere ekintza batzuk egitea komeni da.


Lehenengo, ipuina kontatu aurretik, irakasleak, batetik, ipuina prestatu beharko du zein kontatu erabakiz, ipuineko gertakari garrantzitsuenak barneratuz, ipuina kontatzerako orduan erabiliko dituen elementu edo gauzak aurreikusiz etab. Bestetik, beharrezko baderitzo, umeekin landu dezake ipuinean agertuko den hiztegia edo gaia gero umeek errazago uler dezaten narrazioa.


Ondoren, ipuina kontatzera doanean, irakasleak giro aproposa sortu beharko du umeak lasai eta adi egon daitezen. honetarako komenigarria izaten da egoera erritualizatuak sortzea umeek ipuin bat entzungo dutela jakin dezaten. Behin egoera lasaia lortuta, irakaslea ipuina kontatzen hasiko da aurretik erabilitako elementu, gauza etab. erabiliz.


Azkenik, ipuina kontatu ondoren, umeek ipuina ulertu dutela ziurtatuko du irakasleak beraiekin hainbat ekintza eta jarduera eginez.


Ikertu dudanean ikusi dudanaren arabera, ipuin batek umeengan interesik sortzen ez badu, hau alde batera utzi beharko da. Gainera, ez da komeni ipuin bera aste bete baino gehiago lantzen egotea, umeek interesa galduko lukete eta. Nahiz eta, azken honetan, salbuespenak egon daitezke.


Beraz, hau da material guztia aztertu ondoren, liburuetan irakurritakoa eta bideoetan ikusitakoa bilduta irakasleari egitea gomendatzen zaiona. Beste era batera esanda, lan honetan atal batzuetan teoria biltzen da, eta nire iritziz irakasleak teoriatik harago joan behar du. ipuina kontatzea praktikan jartzean, teknika batzuk aukeratu eta beste batzuk alde batera utziko ditu umeen arabera edota bere izaera eta lan egiteko eraren arabera. Garrantzitsuena, irakaslea ipuinak kontatzean gustura sentitu dadila da, hau horrela ez bada umeek nabaritu egingo dute eta ez dute ipuinarekin behar beste plazer lortuko.


Bukatzeko, Haur Hezkuntzan ipuinak kontatzea oso garrantzitsua dela uste dugula esan beharra dago. honetarako irakasleak trebakuntza bat izatea komenigarria da, zenbat eta ipuin gehiago kontatu orduan eta teknika eta errekurtso gehiago, eta hobeak, bereganatuko ditu eta. ez dago dudarik ipuinak kontatzea ikasi beharreko arte bat dela.