Blogariaren Aurkezpena





Irune Bodon Bilbao naiz, Haur Hezkuntzarako Irakaskuntza ikaslea naiz eta 3.mailan nago. Haurrekin lan egitea izugarri gustatzen zait, horrexegaitik eta nire Curriculum Vitae osatzeko, Aisialdirako Begirale ikastaroa egiten nabil. Horrez gain, biki batzuk zaintzen lan egiten dut eta haiei ipuin asko kontatzen diedanez, ipuinei buruzko blog hau zabaltzea ideia ona iruditu zait. Besterik gabe, baliagarria izatea espero dut.

Blogaren aurkezpena

Hasieran aukeratu nuen gaia zentzumenak izan zen. Baina gehiago pentsatu eta gero, gaia aldatzea erabaki nuen.
Lantzeko aukeratu dudan gaia “Ipuinak ulertarazteko mekanismoak” da, hain zuzen ere, ipuinak kontatzeko zenbat era dauden eta nola kontatu behar diren. Interesgarri iruditu zait gai honen inguruan lan egitea Haur Hezkuntzan ipuinak duen garrantzia ikusirik. Irakasleentzat baliabide edo tresna erabilgarria da, eta beraz, mekanismo ezberdinak ezagutzea eta hauetan trebatzea ezinbestekoa da, nire ustez.
Hasiera batean, galdera hauek erantzuten saiatu naiz: zenbat era ezberdin daude ipuinak lantzeko? Irakurri ala kontatu? irakaslea zertan trebatu behar da? Hauek erantzuten saiatu naizen bitartean galdera gehiago sortu zaizkit.
Aurkitutako informazioa bildu, komunean jarri eta interesgarriena azpimarratzea da nire asmoa, blog honen bitartes, noski.

ESKOLETAN IKUSITAKOA

Practicumean egon garenean ikusi duguna komunean jarri dut eta irakasle guztiek gutxi gora behera prozesu berdina erabiltzen zutela ikusi dut. Hau da ikusi duguna:
  • Irakasleak ipuina irudi bitartez kontatzen du.
  • Haurrari irudiak ematen dizio honek aztertu ondoren ipuina kontatu dezan.
  • Irakasleak ipuina kontatuko du baina irudi bakoitzeko esaldi bakarra esanez. Haurrei galderak egingo dizkie ipuinari buruz. Prozesua egun batzuetan errepakatuko da eta, azkenik, haurrek esaldi horiek erabiliz antzeztuko dute, beraiek ere protagonista sentitu daitezen.
  • Ulermena errazteko, eskolan kontatzen den ipuinak momentu horretan ematen den unitate didaktikoaren zerikusia izan dezala komeni da. kontaketa astiro, altu eta argi egin behar da, nabarmenduz. Haurrak parte har dezaten utzi.

BIDEOAN AURKITUTAKO TEKNIKAK

Bideo intersgarri batzuk ikusi nituen eta hauetan gauza berri batzuk agertu ziren.


"Hizkuntza lantzeko baliabidea", Hezkuntza, unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz egina. EIMA II. Programa 1991. Bideo bilduma interesgarria iruditu zaigu. Berton, aurkezpenean dioenez "Beronen bidez zera lortu nahi litzateke: ez bakarrik baliabideen erabilpen-arloa aberaste, baizik eta batez ere aldaketa metodologikoa bultzatzea hizkuntzaren irakaskuntzan, berau dinamikoki lantzeko bideoak azpimarratuz. Sail honetako edukiak haur txikiekin lan egiten dutenentzat daude batez ere pentsatuta.

A. OBJETUEN LAGUNTZAZ IPUINAK KONTATU ETA SORTU.

Gelan umeak eserita argia itzali. Maleta batetan dauden objetuak atera eta ipuineko irudiak linterna baten bidez irakasleak argiztatzen dituelarik aztertuz joan.
Ipuina eta objetuen artean joku berriak sortzea da helburu, intriga eta misterioaz batera. Tentsioa ipuinaren hasieratik bukaeraraino mantenduz.
haurrak erabili ipuinen presentzia unkigarriago egiteko, aterkia zabaldu aterpe bat sortzeko edo bideoa erabili beste objetu bat bezala.
Jantzi berezia erabili, adibidez narratzaileak ez du arropa berezirik beharko baina ipuineko momentu batean eskularruak edo txapela jantzi ditzake, edo ura edateko txongila atera ipuinean objetu preziatua delako. Edo makila ipuinaren madarikazioak hobeto adierazteko.
Obetua kontalaria bera edo kontalariaren gorputz atal bat izan daiteke.

B. NOLA KONTATU IPUINA ERA ERAKARGARRI BATEZ.

  • Ipuinak kontatzeko erritualak sortzea oso garrantzitsua da. Horrela, egoera eta leku jakin batean dagoenean umeak ipuin bat entzuteko prestatu behar duela jakingo du marka erreferentzialei esker. Egoera erritualizatuok umeari segurtasuna emango diote, honek ipuina ondo hasi eta hobeto amaitzea ahalbidetuko duelarik.

Adibidez. txinparta 12 aldiz jotzeko eskatu ume bati, 12 rarte zenbatuz, eta "hamabiak dira, orain ipuina kontatuko dugu" esanez.

  • Komunikazioaren zirkulu biribila mantendu. (umeak borobil bat eginez jesarrita, adibidez).
  • Ipuina kontatzerakoan bizia dela erakutsi behar diogu, liburua ere bizia dela. 1000 hots gordetzen dituela non umeek inurriek bezala korritzen duten alde batera eta bestera, lurralde fantastikoetan barrena. Konbentzimendu osoz kontatuz entzuten ari direnekin ere inplikatuz.

  • Doinurik eta libururik egokienak aukeratuz.

-Estilorik zuzenena erabiliz.
-Ipuinaren egoera animiko bakoitza ondo nabarmenduz, adi adi segi dezaten ipuinaren trama, forma bariatuak eskeiniz, espanturik gabe, eroso sentiaraziz.
-Keinuz, imitazioz baliaturik. Onomatopeiak, elipsiak, errepikapenak, objetuak, kartak, agerikoak zein izkutukoak, zaldunak, erregeak, kopak errinozeronteak, etab. Txontxongiloak. Ipuinaren bukaera azken mugetaraino antolatuz.

  • Ipuinean objetuak, eta umea bera ere, integratzea oso garrantzitsua da. Horrela, gure hitza umea buru-irudiak sortzera bultzatuz osatuko dugu, ulermena erraztu egingo delarik. Adib: gitarra poltsa zahar bat, balea izan daiteke eta kremailera irekiz ahoa lortuko dugu.
  • Ipuinen erritmo narratiboak garrantzi handia dute. Baita ahots aldaketak ere.
  • Onomatopeiak egiteak ere oso garrantzitsua da, ulermena era erraz eta grafikoago batean gerta dadin. Adib. KLIN KLAN KLIN KLAN Eskailerak igo nituen.
  • Ipuina kontatzeko alde bietan marrazkiak dituen ipuina erabiliz gero, alde bateko estali.

  • Unerik liluragarrienak, hitzak, keinuek eta begiradak, narratzailearen begirada, erritmo bera markatzen dutenean sortzen dira (errepikapena). Adibidez. Hiru txerrikumeen ipuinean berdinak diren dialogoak keinu, tonu eta abar berdinak erabiliz:
    TOK TOK. Txerrikume! Zabaldu atea!
    Ez eta ez! Zabaltzen badut jan egingo nauzu!
    Ah! Bai? Ba orduan putz egin eta txea behera botako dut! PFFFF

  • Eskuekin ipuinaren erritmoa markatzen da. Adibidez. Ipuin baten NIK HARI- (eman nion) eta HARK NIRI- (eman zidan) bezalako segida bat egitean, eskua ireki eta itxiz aurrera eta atzera eramango dugu.
  • Enfatizatzen, ipuinaren egoera ezberdin bakoitza markatzen jakin behar da. Beti barneko denbora zirkularra errespetatuz, onomatopeia espresiboak erabiliz, ipuinaren hasieratik bukaeraraino. Gure presentzia osoa, gorputzaren presentzia osoa, mantenduz. une bakoitzan dastatuz, umeek txupatxuz bat dastatzen duten bezala.

  • Ipuina irakasteko tresna moduan oso baliotsua da. umeak, alde batetik, entzuten eta arreta mantentzen ikasiko du eta, bestetik, ipuinaren bidez hizkuntza formak eta hainbat gauza irakats daitezke ipuina erabiliz.

  • Dramatizatu egin dezakegu pertsonaien egoera animikoa hobeto agertu dadin (ahotsa, keinua...) eta isilunea erabili daiteke erritmoa azkartu eta moteldu dadin.

D. IPUINAK KONTATU MARRAZKIAK ERABILIZ

Ipuin osoko kontakizunak egiten dira, batere komentariorik gabe, zuzen-zuzenenan, ilustratzaile ezagun baten errotuladoreaz lagunduta, marra simple eta adierazgarrien bitartez. Haur guztientzat interesgarriak izan daitezke eta bereziki euskaraz espresatzen hasten diren haurrentzat, marrazkiaren irudia izango baitute lagungarri zein sostegu bisual gisa.

Teknika hau, Australian aurki daitezke, Walbiri eta Ananda deitutako talde indigenen artean, arearen gainean kontatzen eta marrazten zituzten marra esanguratzuetan.

Behin gizaseme bat euritan aurkitu zen.

Ez bustitzeko, kobazuloan sartu zen

Eta bi harri borobil aurkitu zituen barnekaldean

Eta beste kobazulo handiagoa

Eta bi haragi txuleta

- Joño, Joño, norentzat ote dira txuleta hauek?

Ipuin hauetan elementu ezagunekin jokatzen da, beste elementu ezagunak sortzeko. sorpresa, magia zein lilura, sinplea eta aberatsa, horretan datza hain zuzen, irakurketa ezberdin ugari ahalbidetzen duela.

Ipuin liburuak



Hona hemen ipuinak irakurtzeko liburu batzuen zerrenda:


  • OIHANEKO IPUINAK (HORACIO QUIROGA. 98 orrialde. 6,07 € inguru)
  • ARROKA KALEKO IPUINAK (PIERRE GRIPARI.120 orrialde 5,41 € inguru)
  • ANTZINAKO AHOZKO EUSKAL IPUINAK (MIREN ESTURO ERRAZTI. 64 orrialde. 5,5 € inguru)

Euskal Ipuinak

Oraindik gehiegi ez badira ere, interneten gero eta baliabide gehiago daude euskaraz. Horien adibide, eta blogaren gaiarekin batean, euskal ipuinak dituen webgune batzuk proposatzen dizkizuet.
  • Webgune honetan euskaraz dauden ipuin bi aurkituko dituzue, hondoko musikarekin lagunduta. Ipuin zaharrak dira, jatorriko herriko (Bergara eta Antzuola) jendearekin adostuak.
  • Beste webgune honetan herri literatura aurkitu dezakezue: kontakizun klasikoak, ipuinak, antzerkiak, baladak...Orohar, antzinako testuak aurkituko dituzue.

Ipuinaren garrantzia gaurko munduan

Telekomunikazioen teknikek nabari agertzen dute
unibertsu korapilatsu eta kaotiko bat, zeinetan normek
eta arauek azken bi mendeotan jasotako pentsamenduen
arauak zaharkitu eta baliogabetuak utzi dituzte.Testuinguru
honetan intuizio eta fantasiaren birbaloraketa bat ematen
da, kultura eta pentsaera urrunak jasotzeko gaitasuna
lantzen duten elementu bezala. Hau dela eta, ekintza
sortzaileak eta giza hezkuntza indartzeko beharra sortu da.
Aldi berean, telekomunikazioekin harremana duten
orientabide pasibo eta superfizialak arrisku bezala hartu
daitezke, zeinak beraien adierazpen garbiena, eskeintzen
diguten informazioaren kontrol ezean eta berarekin
dakarren alienazio mota berrian eta manipulazioan daude.
Telekomunikazioaren teknologia berrien sarrera egiterakoan
arazoak sortu ditzaken beste aspektu bat, kulturaren uniformitate
progresiboan eta bereiztasun nazionalen galtzean datza.
Ipuintzen projektuak kezka guzti hauek hartzen ditu
kontutan, eta bere baitan, aurrean aipatutako arazoak
atzeratu eta ezabatu nahi dituelarik eta hezkuntzaren
testuinguruan "medioa bereganatu" esaera trasmititzea.